Larramendiko ikasleek gabonetako abestiaren  grabaketa estudio profesional batean egin dute

Lehen Hezkuntzako ikasleek ikastolan bertan sortutako gabonetako abesti bat grabatu dute, iraganean Quevedok eta beste abeslari ospetsu batzuek bisitatutako eliteko estudio batean.

Beñat Zaton Iturain

Larramendiko Lehen Hezkuntzako ikasleek gabonetako abesti bat grabatu dute estudio profesional batean. Ikasle talde bati gabonetako abesti bat grabatzeko aukera paregabea eman zaio, oso ospetsua den estudio profesional batean. Eraikinaren  beheko solairuan kokatuta dagoen estudioan artista ospetsuak ibili dira aurretik, besteak beste, Quevedo.

Estudioaren goiko solairuan artistentzako etxea dago. Estudio profesionalean sormenerako eta kanturako ingurune ezin hobea bihurtze du soilaru honek.

Bigarren solairu honetan guztiz hornitutako etxe bat dago. Espazio honek egongela, sukaldea eta bainugelak ditu, grabatzeko denbora aprobetxatzeko. Urrunera bidaiatzen duten artistei egokitzeko diseinatua dago. Grabaketa-aldian tokian bizitzeak logistika errazten du, sormenerako eta abesteko ingurune egokia sortzen.