Lau langile hil dituzte Turkiako enpresa bati eraso egiterakoan

Tusas Turkish Aerospace Industries Turkiako enpresa aeroespazialari egin diote eraso, arrazoia zehaztu gabe.

Larrialdi zerbitzuak, Tusasek Ankara aldean duen egoitzaren inguruan (Berria egunkaritik ateratako irudia)

2024ko urriaren 24ean Turkiako armagintza eta abiazio enpresarik garrantzitsuenetarikoari egin diote eraso. 

Turkiako Barne ministro Ali Yerlikayak, sare sozialen bidez adierazi du: «Eraso terrorista bat egin dute Tusasko azpiegituren aurka Kahramankazanen, Ankaran». 

Ministroak esan duenez, lau hildako, eta beste hamalau zauritu daude. Erasoa egin duten bi pertsonak atxilotuta daudela baieztatu du. Iturri ofizialek ez dute zabaldu eztandaren arrazoiaren inguruko informaziorik; aldiz, hedabideek, eraso suizida bat izan dela adierazi dute, erasoa egin duen kideetako batek eraikinean sartu eta bere burua hil duelako.