“Liburu ibiltaria” ekimenean parte hartu dute Larramendi Ikastolako 3.DBHko ikasleek urriaren hasieran. Mungian ez ezik, hainbat izango dira proiektu honetan parte hartuko duten ikastolak, izan ere, Iparraldean, Bizkaian, Araban eta Nafarroan ibiliko da. Ikastetxe txiki eta ertainetara iritsiko da, haur eta gazteei berezko mundu literarioa esploratzeko aukera emanez.
Liburu Ibiltaria ez da soilik liburuak eta irakurketa; euskararen erabilera bizia da, sormena eta lankidetza da, irakurketa duen espazio bat eraikitzea. Ikasleen kultura hizkuntza sortzailea indartzen duen bitartean, gure herri identitatea eta komunitatearen loturak sendoagoak egiten laguntzen du.
Proiektuaren lehen fasean, Euskal Herriko beste ikastetxe batzuk euren bideari hasiera eman diote. Gure ikastolan egindako geldialdia esperientzia aberasgarria izan da. 3.DBHko zenbait ikaslek beste ikasle batzuek hasitako bideari ekin diote eta istorioa lantzen jarraitu dute. Euren zeregina hasitako lanari jarraipena eman eta irudi baten bitartez istorioa islatzea izan da, liburu bateko orrialde bat bailitzan.
