“Me he hecho viral” pelikularen estreinua Mungian

“Me he hecho viral” pelikularen eszena

Pelikula hezitzaile berri bat estreinatu zen eta Mungian Urriaren 23an ikusteko aukera izan zuten herritarrek

Garazi Lizundia, Roberto Fernandez, Aiara Garcia eta Anartz Mediavilla

“Me he hecho viral” pelikula duela gutxi estrenatu zen, eta Mungiako udalak honen ikuskizuna eskeini nahi izan du. Urriaren 23an estreinatu zen Olalde aretoan.

Pelikulak honako hau kontatzen du; Nahi gabe, Mabel sentsazio birala bihurtzen da Polinesiako hegaldi batean. Bere senarraren deslehialtasun frogak aurkitzen ditu eta hegaldiaren erdian, larrialdiko lurreratzea eragiten du, iskanbila sortzen duelako. Madrilera itzultzean, bere bizitza erabat aldatzen da. Orain, mundu osoan “#lalocadelavion” bezala ezagutzen du, eta horrek bere bizitza guztia kaltetzen du. Galdu duena berreskuratzeko borrokatu egiten du Mabelek, eta konturatu egiten da biral izateak erronka paregabeak ere badituela.

Jorge Coira da zuzendaria, eta aktore ugari agertzen dira, adibidez, Blanca Suárez, Enric Auquer, Miguel Rellán, Nicolás Furtado, Cristina Gallego, etab… Urte honetan filmatu da eta urriaren 11an estreinatu da zinemetan.

Udaletxeko arduradunak azaldu zuenez, pelikula hau jarri dute hezitzailea delako eta gai honen inguruan gazteak ondo informatu behar dituztelako. Adierazi dute sare sozialak ez direla beti onak, eta informatuta egotea zeharo garrantzitsua dela. Mungiako udaletxeko honen inguruan adierazpenak egin ditu: “Gazteak ondo informatu behar ditugu, izan ere, sare sozialak oso presente daude eta euren bizitzetan eragin handian izan dezakete”.