Mikel Andres: ‘’Musika sentimenduak adierazteko edo nola sentitzen zaren ezagutzeko modua da’’

Instrumentua jotzeak askatasuna ematen dio Mikel Andresi.

Noiz hasi zinen saxofoia jotzen?

Duela 8 urte  hasi nintzen saxofoia jotzen.

Nola sortu zitzaizun saxofoia jotzeko zaletasuna?

Musika eskolan hasi nintzen, txikitan. Gero instumentu bat aukeratzeko esan zidaten eta… saxofoia aukeratu nuen.

Zenbatero entseatzen duzu?

Astero entseatzen dut musika eskolan, eta gero kontzertuetarako etxean entseatu behar dut gehiago.

Kontzertuetan parte hartzen duzu? Hala bada, zuk bakarrik jotzen duzu kontzertuetan edo taldean egiten duzu, beste instrumentu batzuen konpainian?

Bai, abesti bat ematen didatenean, praktikatu egiten dut, kontzertuan saxofoia jotzerako orduan ondo entzuteko doinua. Taldean saxofoia edota beste instrumentu bat jotzen duten pertsonekin batera jotzen dut. Hainbat instrumenturen artetik, zeharkako-txirula edo tronpeta entzun daitezke taldean musika egiten dugunean.

Zein esango zenuke dala zure kontzerturik gogokoena?

Ez dakit esaten, ez ditut asko egin baina esango nuke aurreko urtean egin nuena, izan ere, ez ziren izan abesti luzeak.

Eta zein gutxien gustatu zaizuna?

Esango nuke, lehenetariko kontzertuak, oso txarto jotzen nuelako saxofoia.

Nonoiz joan al zara orkestra batera?Noiz?

Ez, oraindik ez dut aukera izan, baina gustatuko litzaidake

Saxofoi mota eta tamaina bakarra dago?

Ez, desberdinak daude: sopranoa, altoa, banitonoa…

Zuretzat zeintzuk izan daitezke saxofoia jotzearen onurak?

Onuretako bat eta niretzat garrantzitsuena arnasketa izan liteke, hau da, arnasteko modua hobetzen duzu urte askoren ondoren. Horrela, bizitzan momentu gogorrak dituzunean, badakizu, nolabait, saxofoiarekin egiten duzun bezala arnastuz, barrua hustuko duzula.

Saxofoia ikasteak esfortzua suposatzen du zuretzat? 

Bai, azkenean instrumentu guztiek esfortzua suposatzen dute. Esfortzuaren bitartez emaitza onak ikusten dira eta instrumentua ondo jotzeko irmo lan egin behar da. 

Bukatzeko, zer da zuretzako saxofoia jotzea?

Sentimenduak adierazteko edo nola sentitzen zaren ezagutzeko modua da. Arestian esan bezala, askotan momentu latzetatik igarotzen gara bizitzan eta saxofoia jotzean aske sentitzen naiz nolabait.