Argazki hau 2026. urteko mundialerako estadioak eraikitzen ari zirenekoa da, aurreko urteko udan ateratakoa gutxi gora behera. Gertakaria Marruekosen eman zen, bertan ozpatuko baita hurrengo futbol lehiaketa. Bertan, kale txakur asko zeudenez, guztien bizitzarekin bukatzea erabaki zuten, hauek bizi ziren kaleetatik estadio berriak eraiki ahal izateko. Proiektu honen buruek animalien gaixotasun eta infekzioak erabili zituzten aitzakia gisa, estaerako; amorrua edo errabia. Adituek diotenez, Melillan 2025. urtean zehar, errabia zeukaten lau txakur aurkitu ziren soilik, eta hilketa aurrera eraman zutenean gutxi hauek hilda zeuden.
Argazki honen istorioak garrantzia daukala uste dut, txakurrez gain, eraikin horiek eraikitzeaz arduratzen ziren pertsona asko adreilu eta zementu artean hil zirelako. Gainera, uste dut beste edozein kirolengatik ez litzatekeela horrelako sakrifezurik egingo. Baina, noski, futbola eta milioika euroko hainbat soldata edozein bizitza baino garrantzitsuak direla argi utzi dute.
Futbolaren beste aurpegia zein den konturatzeko garrantzitsua dela uste dut; hainbat proiektu eta plan zikin daudela ohartarazteko.
