Oztopoak gainditzearen saria

Fotogramas, noticias de cine

“The Blind Side” edo “Alde ezkutua” pelikula, benetako gertaera batean oinarritzen da. Pelikula 2009. urtean sortu zen, estatu batuetan eta bere generoa drama biografikoa da.

 Filma honetan bikote aberats batek etxerik gabeko 17 urte dituen afroamerikar gazte bat semetzat hartzen du eta futbol amerikar izar bihurtzen laguntzen diote. Michael Oher-en amak drogekin adikzioak ditu. Ez da batere erraza Michaelentzat; askotan, etxetik alde egiten du, ikasketetan aurrera egitea kostatzen zaio, baita futbolean ere, baina denbora pasatu ahala, familia berriarekin gauzak hobetzen doaz eta argia ikusten hasten da.

 Filma hau ikustea oso garrantzitsua da; jende guztiak ikusi beharko luke, izan ere, batzuetan ez dugu ingurura begiratzen eta ez gara konturatzen zelako bizimodua duen jendeak; beti, daukaguna baino gehiago nahi dugu, gehienetan beharrezkoa ez denean. Bestalde, alde negatibo bezala, apur bat gogorra izan daitekeela aipatzea ezinbestekoa da; egoera latzak ikusten dira eta batzuetan ez da atsegina izaten hori ikustea. Dena den, oso polita da eta sentimendu ugari pizten ditu. Zeren zain zaude?