Mungiako saskibaloi taldeek sekulako afizioa dute; astero-astero ikusi daiteke jendea polikiroldegiko gradetan partidak ikusten
Iñaki Elorrieta, Uxue Aratzagorria, Nile Garitano, Mikelats Juan Diego
Mungiako gizonezkoen saski-baloi taldea makal ari da azkenaldian. Azken partidua, urriak 22ko partidua, Barakaldoren kontra galdu zuten, 102-32 emaitzarekin. Hurrengo partida urriak 28an izango dute eta Leioaren kontra jolastuko dute.
Ikuspuntu orokorrago bat hartuz, ikusi daiteke beste partiduetan ez direla ondo ibili ere. Klasifikazioak dioenez, jolastutako partida guztiak galdu dituzte eta beraz 0 puntu dituzte oraintxe bertan, klasifikazioan oso behean kokatuz.
Emakumezkoen kasuan hobexeago ibili dira, nahiz eta azken partidua ere galdu zuten, Begoñazpiren kontra 56-45. Hurrengo partidua urriak 28an izango dute ere, Tabiraren kontra. Kasu honetan, lehen esan bezala, emaitza hobeak ikusi ditzakegu azken partiduetan; klasifikazioak dioenez, 4 partidutatik 3 irabazi eta 1 galdu dituzte, beraz, 3 puntu lortu dituzte denboraldia hasi denetik.
