Mungiako kiroldegiak gela berriak ireki ditu

Mungiako kiroldegia

Proiektu honetan kirol eskaintza osatzeko eta hobetzeko egin dira 4 gela berri

Malen Aldekoa, Nerea Abrisqueta, Jon Ziarreta eta Ekain Urizarbarrena

Helduei, gazteei eta haurrei zuzendutako kirol modalitate berriak dituzten ikastaroen eskaintza handitu dute. Iazko Partaidetza Aurrekontuetan egindako proposamenaketa bozketak baloratu ondoren,  Udalak konpromisoa hartuzuen, kiroldegian jarduera fisikoak egiteko espazioak hobetzeko.

Areto batzuen erabilera

Aretoek erabilera desberdinak izango dituzte. Lehenengo hau, barruko zikloa egiteko izango da. Bigarrenak, yoga, pilates, body balantzea… eta osasuna mantentzeko saioetarako izango da: bizkar osasuntsua, zoru pelbikoa…

Azkenak, funtzionaltasun handiagoa emateko, bi areto elkartu ahal izango dira bakar bat sortzeko. Era horretara, tamaina handiagokoa eta pertsona gehiagorekin jarduerak egiteko aukera eman ahal izango du.

Haur eta gazteentzako berrikuntzen artean, kalistenia eta fitness ikastaro berriak eskaintzan sartu dira. Gazteek gero eta gehiago eskatzen dituzten bi modalitate berri dira, eta gune segurua izango dute, monitore batez gidatua.

Aldaketa berri hauen ondorioz ikastaroaren hasierako kirol eskaintza handitu egin da, jardueren formatuak aldatuz. Hala ere, aurreko jarduera batzuk egiteko gelak mantendu egin dira (kros training, igerilekua, karate eta padel gela…).

ESTEKAK:

Mungia Udala-  El polideportivo abre 4 salas nuevas

Deia- El polideportivo abre 4 salas nuevas