Mungiako udaletxeak berrikuntza ugari eskeini dizkie bere herriko kirol zaleei, jarduera edo kirol gehiago egin ahal izateko.
Paule Callanan, Olatz Maguregi, Illaun Ureta eta Oier Orgaz
Mungiako kiroldegia txiki geratzen ari zen herriko biztanleentzako, beraz, eraikuntzan berrikuntzak egitea erabaki du Mungiako Udalak. Erreforma hauetan instalazioen eraberritzeak, handitzeak eta mantentze-lanak egon dira. Proiektu honen helburua kirol instalazioak hobetzea izan da.
Instalazioak hobetzeko egin diren erreformak, alde batetik, lau gela berri, eta bestetik, eraikin osoko berriztatzea eta modernizazioa izan dira.
Lau gela hauek aerobikerako gela funtzionalak izateaz gain, gaitasun fisiko desberdinak lantzeko eta entrenatzeko espazio egokiak dira.
Eraikina eraberrituz, itxura berri, moderno eta garbiagoa lortu dute; hormak kolore desberdinekin apainduz, zorua berriztatuz, edo eserleku berriak ipiniz.
Erreformekin batera, gainera, kiroldegiak bere jarduerak eta aktibitateak areagotu ditu, gazte eta helduentzako ikastaroekin. Lau gela berrietan gimnasia leuna (pilates,…), erritmoa (zumba,…), eta haurrentzako gimnasia (txikiritmoa,…) praktikatzeko aukerak ezarri dituzte.
Kiroldekigo obra honetarako estimatutako kostu osoa 603.800 eurokoa izan dela. Proiekturako aukeratutako konpainia Construcciones Azkayo izan da. Enpresaren webgunean ikusgarri daude erreformaren argazkiak.
