Denok entzun dugu noizbait komedian oinarritutako pelikula espainiar ospetsuenetariko baten izena: Ocho apellidos Vascos. Emilio Martínez-Lazárok zuzenduta eta Dani Rovira protagonista izanda, 2014.urtean argitaratutako film honek irribarrea atera dio hainbat ikusleri.
Film hau Espainiako iparraldeko eta hegoaldeko kulturen arteko esteriotipoekin eta desberdintasunekin jolasten duen komedia da. Istorio sinple baina entretenigarri baten bidez, bi munduren artean markatzen diren gizarte-banaketei egindako kritika barregarri eta dibertigarria da, baina elkar ulertzearen eta errespetatzearen garrantziari buruzko mezua ere helarazten du. Gainera, filmean argi eta garbi ikusten da Amaiak (Clara Lago) eta Rafak (Dani Rovira) konexio paregabea daukatela. Horrek, filma ikusten zauden bitartean istorioari lotzea lortzen du, pertsonaiekin identifikatzea lortzeaz gain. Hain zuzen ere, Rovirak “mejor actor de reparto” saria irabazi zuen film honekin 2015.urtean.
Kritika positibo ugari izan arren, film honek zenbait kritika negatibo izan ditu ikusle batzuen aldetik. Hala nola, esan daiteke euskaldun gisa irainduta sentitu daitezkeela, broma edo dialogo batzuekin. Bestalde, ikusle ugarik baieztatu dute eszena ugari oso “irrealak” direla.
Laburbilduz, “Ocho apellidos Vascos” filmak aukera paregabea ematen du entretenitzeko eta aldi berean ondo pasatzeko, nahiko komikoa delako. Ez galdu aukera lagunekin edo familiarekin momentu atseginak igarotzeko!
