Aurreko ostiralean, Oihan Regera sakonean ezagutzeko aukera eduki genuen. Oihan 14 urteko nerabe bat da, Marurin bizi da bere guraso eta bere anaia txikiarekin, Danel Reguera. Bagenekien, Oihani arrantzatzea asko gustatzen zitzaiola eta gainera askotan arrantzan irteten zela, baina duda asko zortarazi zitzaizkigun. Horregatik, elkarrizketa bat egitea ideia ona iruditu zitzaigun. Elkarrizketa honen ostean, gure zalantza guztiak argitu ditugu eta egia esanda oso interesgarria iruditu zaigu bere zaletasuna. Ez da batere erraza arrantza egitea eta gainera komentatu digu ezin dela edozein kainaberarekin edozein gauza arrantzatu, espezie eta tamaina bakoitzak arrantzatzeko era desberdina dauka.
Hona hemen egindako elkarrizketaren transkripzioa:
Nola eta noiz hasi zitzaizun arrantzan egiteko zaletasuna?
Nire aitarekin hasi nintzen arrantzan txiki-txikitatik, ia 10 urte nituela.
Zergatik hasi zinen arrantzan?
Nire aitak esan zidan egun batean berarekin joateko buelta bat ematera. Birritan pentsatu gabe joan nintzen berarekin eta erakutsi zidan zer zen arrantzan egitea. Egia esan, asko gustatu zitzaidan.
Norekin joaten zara arrantzan?
Gaur egun, nire familiarekin gutxitan joaten naiz nire aita lanpetuta egoten delako. Baina nire lagunekin ere joaten naiz eta batzuetan bakarrik, egunaren arabera izaten da.
Zenbatero zoaz arrantza egitera?
Hilabetero, baina orain dela gutxi eskumuturra apurtu nuenez, hilabete pare bat egon naiz eta egongo naiz geldirik.
Zein motatako arrainak arrantzatzen dituzu?
Lubinak arrantzatzen ditut, baina bebai atera ditut amuarrainak.
Nola arrantzatzen dituzu?
Nire aitite-amamak oparitu zidaten kainabera berezi batekin. Baina baditut beste hainbat kainabera ere.
Nondik mugitzen zara arrantzan egiteko? Edo, sekretua da?
Bai, sekretua da, kar- kar.
Badaukazu anekdota barregarririk kontatzeko?
Bai, baten kainabera uretara jauzi zitzaidan eta uretara bota izan behar nintzen ez galtzeko. Busti-bustita geratu nintzen.