Oroitzapenak pizten dituen kantua, “Ez gara betirako”

Betirako ez garela gogorarazten digu Xsacarak, memorian gordeta ditugun momentuak biziberritzen dituen abesti honetan.

Ez gara betirako abestia, Xsacararen abesti ospetsua da. Kantu honen sortzailea Xabier da eta abeslari euskalduna da, Bermeon jaiotakoa. Ibilbide sendoa egin du euskaraz abesten, eta horrek euskarazko raparen figura interesgarrienetako bat bihurtu du. 

Xabierren abesti hau 2022ko azaroaren 4an publikatu zen eta famatua bilakatu zen. Oroitzapen asko pizten dituen abesti bat da, gehienbat, txikitako edo nerabezaroko oroitzapenak. Horregatik, esan daiteke, oso aproposa dela triste zauden momentuetan entzuteko, momentu izugarri horiek berriro bizitzeko. Bideoklipean agertzen diren irudiak bat datoz abestiaren letrarekin, izan ere, letrak poztasuna transmititzen du eta irudiak, letrak esandakoa ondo adierazten du.

Bere arrakasta belaunaldi desberdinen artean zabaldu da, izan ere, Goazen telesailak ere Ez gara betirako abestia aukeratu zuen bere 10. atalean kantatzeko. Beraz, haur eta nerabeentzako sortutako abestia dela esan daiteke. Hala ere, edonork entzun dezakeen abesti alaia da. Doinu eta letra honekin, gorputza astintzea lortuko duzu eta lagunekin une polita igarotzeko tartea izango duzu. Sakatu playa eta gozatu abestiaz!