Proiektu bat narrazio baten bidez

Larramendi Ikastolako DBH 3ko ikasleek euskarako ikasgaian narrazio liburu batzuk sortu dituzte.

3A gelako Malen eta Unax beraien narrazioak erakusten.

Larramendi Ikastolako DBH 3ko ikasleek euskarako ikasgaian proiektu berezi bat garatu dute. Proiektu horren helburua ikasleen sormena eta idazteko gaitasuna lantzea izan da, eta horretarako bakoitzak bere intereseko gai bat aukeratu du. Aukeratutako gaiari buruzko narrazio bat idatzi dute, irudimena eta idazkera sustatuz, eta narrazio horri lotutako portada bat ere sortu eta marraztu dute. Horrela, ikasleek ez dute soilik testua landu, baizik eta beren lanari izaera bisuala eman diote, idatzizko edukia irudiarekin osatuz. Proiektuak aukera eman die ikasleei beren gustuak eta zaletasunak euskaraz adierazteko, eta aldi berean, hizkuntza modu sortzaile eta pertsonalean erabiltzeko.