Gazteak ere kazetariak izan gaitezke
Teresa Goitia, Lore Lasa, Ekhi Ganboa eta Mikel Arin
“Aurten oso pozik gabiltza proiektua lantzeko nahian” da esaldi errepikatuena ikasleengan.
Larramendi ikastolan DBH 3 eta 4 mailetako ikasleek Junior Report proiektuan parte hartzen dute. Proiektua gazteek albisteak idazten ikastean eta inguruan gertatzen diren gertaerei buruz informatzean datza.
Proiektu hau egiteko, hainbat gaiei buruz ikasi zein aztertu eta hainbat pauso segi beharko dituzte.
Horretarako, irakasleek gai desberdinak proposatzen dizkiete ikasleei eta ikasleek informazioa bilatu beharko dute gaiari buruz, gai horretatik abiatuta, ikasleek informazio egokia bilatzeaz gain, albistea zer den, albiste bat nola idatzi eta baita ere albisteen atalak bereizten ikasi beharko dute.
Honen helburua, ikasleek bakarka zein taldeka lan egiten jakitea ere bada, Larramendi ikastolako ikasleek azaldu digutenez.
Proiektu hau oso garrantzitsua da, ikasleek kazetaritzari buruz ikasi ahal izateko eta baita ere informazio bilatzeko gaitasunak izateko, gainera, horrela gaurkotasunari buruz idatzi ahalko dute; aukera paregabea da esperientzia berri hau beraientzat.
“Oso pozik gaude gure irakasleek proiektu hau proposatzeaz” aitortu du Lore Lasa ikasleak.
Lorek, azaldu digu hau bigarren urte dela proiektu honekin, Hala ere, bere lehenengo urtea da junior reporten albisteak egiten eta esan digunagatik, nahiko interesgarria iruditzen zaio eta lan egiteko guztiz prest dago.
