2023an modan egon den abeslariak “Work” kanta atera zuen 2016an Drake-en eskutik.
Nere Uribe, Anartz Mediavilla eta Kemen Iturain
Robyn Rihanna Fenty, Rihanna izenaz bakarrik ezaguna, abeslari, aktore, diseinatzaile eta enpresari barbadar estatubatuarra da. Rihanna, 1988ko otsailaren 20an jaio zen Saint Michaelen , hortaz, 35 urte ditu. Mundu osoan 250 milioi diska eta single baino gehiago salduz, Rihanna garai guztietako emakumezko musika disko gehien saldu dituen artista da. Herri kulturan izan duen eragina dela eta, musikaren eta modaren ikono bihurtu da, eta, horregatik, «R&B printzesa» eta «Modaren erregina» deitzen diote. Musika estilo asko abesten ditu baina, gehien abesten dutenak POP eta R&B estiloak dira.
2005ean bere lehenengo diskoa atera zuen, “Music of the Sun” (2005) eta “A Girl Like Me” (2006). Rihanna ezaguna egin zen 2007an, “Umbrella” abestia atera zuenean, . Abesti honen ondoren, beste abeslari batzuekin kolaborazioak egiten hasi zen. Rihanna izan zen Super Bowl LVII ikuskizunaren buru 2023 ko otsailaren 12an, mundu mailan duen fama bermatuz.
Arreta deitu digun abestia Work da. “Work” abestiak, Rihannaren estudioko zortzigarren diskokoa, Anti-koa da (2016). Work abestia egiteko, Drake artistarekin elkar lanean aritu ziren abeslari biak.
Uste dugu, Work abestiaren bideoklipa, ez dela oso egokia umeentzat. Izan ere, bideoko zati gehienak “festa” batean gertatzen dira. Gure ustez, plano sexual asko agertzen dira. Letraren arabera, badirudi desoreka dagoela konpromisoan eta dedikazioan. Rihannak bere ahalegin guztia (work) harremanetan jartzea abestuko du, baita minari (hurt) aurre egin behar diola ere dio. Azkenik, Rihannaren eta Draken abesti hau, “Work” deitura, kanta original bat da eta soinu askorekin esperimentatzen du. Artista hau oso berezia da, izan ere, estilo asko nahasten ditu bere abestietan.
