Sabelak alokairuan

Haurdunaldi subrogatua: aukera bat eskubideak zabaltzeko

Emakume bat bere erabakia hartzen

Gaur egungo gizartea asko aldatu da, eta familia ereduak ere ez dira betikoak. Gero eta ohikoagoak dira bikote homosexualak, pertsona bakarrak edo haurdun geratzeko arazoak dituztenak. Horregatik, haurdunaldi subrogatua aukera bat izan daiteke guraso izateko eskubidea zabaltzeko.

Lehenik eta behin, guraso izateko eskubidea pertsona guztiei dagokie, ez soilik bikote heterosexualei. Hala nola, bikote homosexual batek ezin badu biologikoki haur bat izan, haurdunaldi subrogatuaren bidez familia bat osatu dezakete. Batzuek diote haurra objektu bihurtzen dela, baina ikerketek erakusten dute umeek garapen osasuntsua izan dezaketela familia ez tradizionaletan ere.

Bestalde, emakumeek beren gorputzaren gaineko erabakiak hartzeko eskubidea dute. Haurdunaldi subrogatua aukera kontziente eta libre gisa ulertu daiteke, baldin eta baldintza etiko eta legal egokiak dauden. Egia da zenbait kasutan emakumeak presio ekonomikoagatik parte hartzen dutela, baina horrek ez du esan nahi emakume guztiek ez dutela erabakitzeko gaitasunik.

Gainera, haurdunaldi subrogatua arautu daiteke, abusua saihesteko. Lege bidezko kontrolak ezarriz, emakumeen eskubideak babestu daitezke eta prozesua gardena eta segurua izan daiteke. Espainiar Estatuan, hots, oraindik ez dago araudi argirik, eta horrek arazoak sor ditzake. Hala ere, beste herrialde batzuetan, legeak daude eta prozesua modu etikoan egiten da.

Azkenik, haurdunaldi subrogatua ez da beti negozio. Emakume batzuek altruismoz erabakitzen dute beste pertsona batzuei laguntzea familia bat osatzen. Hau elkartasunaren seinale bat izan daiteke, eta ez diruaren truke egindako zerbait. Adibidez, Kanadan, emakumeek doan laguntzen diete beste batzuei era honetako haurdunaldiaren bidez.

Ondorioz, haurdunaldi subrogatua aukera bat izan daiteke eskubideak zabaltzeko, betiere baldintza etiko eta legal egokietan egiten bada. Gizartea aldatu egin da, eta legeek eta jarrerak ere aldatu behar dute, pertsona guztien eskubideak eta autoestima errespetatzeko.