Gaur egun eskuin muturraren gorroto-diskurtsoak sare sozialei ezker azkar hedatzea dira. Estrategia argiak erabiltzen dituzte: umorearen bidez onartezinak diren ideiak normalizatzea, “ile brokolia” bezalako hitz kamuflatuak erraztasunez esatea arrazismoa zabaltzeko, eta algoritmoek bultzatutako eduki emozional eta polemikoak aprobetxatzea.
Konponbideak, ordea, badira. Lehenetsi beharrekoa pentsamendu kritikoa sustatzea da, gazteak sareen funtzionamenduaz eta hauen atzean dauden interesez jabetzeko. Halaber, gorroto-diskurtsoen aurka lege zorrotzagoak ezartzea ezinbestekoa da. Azkenik, informazio objektiboa eta iritzi pertsonala bereizten ikasteak aukera ematen du manipulazioari aurre egiteko.
Guztiok dugu erantzukizuna zeregin honetan; erronka handia dugu. Sare sozialak elkar-ulertzeko, komunikatzeko espazioak izan behar dute, eta ez elkarren kontrako mezuak zabaltzeko bidea.
