Film hau, 1990.urtean argitaratu zen eta 8 urteko ume batek bere etxea bi lapurretatik nola defendatu zuen kontatzen du. Gabonak ziren eta familia guztia Floridara joan zen gabonak ospatzera; hegazkina hartzeko egunean denak oso urduri zeuden eta familia handia zenez, Kevin, 8 urteko umea, etxean ahaztu zuten. Momentu horretan hasten da Kevinen istorioa. Familia, gertatutakoaz konturatzean, bueltatzeko oso berandu zela konturatu zen. Kevinek egun hauetan, gauza asko egin zituen: erosketak, negozioetatik paseatu eta mezara joan. Horietako gau batean, bi lapur agertu ziren eta Kevinen etxea lapurtzea erabaki zuten, baina espero ez zituztenak eta gehiago gertatu ziren. Nork daki zer gertatuko den?
“Solo en casa” pelikulak, alde positibo asko ditu. Lehenik, film barregarri eta dibertigarria dela esan daiteke. Gainera, nahiz eta zaharra izan, pelikula ona eta klasikoa da. Beste alde batetik, edozein adineko jendearentzat dago prestatuta. Azkenik, pelikula honen atzetik, gehiago atera dituztenez, istorioa ez da bukatzen eta jarraipena dauka.
Nahiz eta alde positiboak eduki, alde negatiboren bat ere badu, esaterako, adin gutxiko umeek Kevinek egindakoa sinestea eta egokiak ez direnak egitea; edo, gurasoek haien haurrak bakarrik uzteari beldurra izatea.
Filma ondo aztertu ondoren, ondorioztatu daiteke pelikula oso ona eta dibertigarria dela, izan ere, alde negatiboak izan arren, alde positibo gehiago ditu. Gainera, pertsona askorentzat hausnarketarako bidea izan daiteke eta erronka moduko bat ere, adibidez, pertsona oso despistatua bazara, zure izateko modua aldatzeko bide bat erakutsi diezazuke.