Azken urteotan gazteok sare sozialez inguratuta bizi gara. Instagram, Tik Tok, Whatsapp… dira gazteongan ezagunenak. Hala ere, errealitatearen zati bat baino ez dakigu. Baina, nola dakigu zein diren gazteak sare sozialetara lotuta egotearen ondorioak?
Izaro Carneros Muro
3 ordu eta 34 minutu gazteek sare sozialetan egunero ematen duten denboraren batez bestekoa da. Sare sozialek zalaparta eta arazo psikologiko handiak eragiten dituzte, ekonomikoki, sozialki eta politikoki eragin handia dutelako.
Sare sozialen eragina da gaur egun gizartean dagoen arazo handienetako bat. Medikuek eta psikologoek kezka handia dute gazteek sare sozialekiko duten mendekotasunagatik. Gazteek garrantzi handia ematen diete sare sozialetan jasotzen dituzten iruzkin negatiboei. Horregatik, arazo handiak sortzen dira gazte batzuen artean. Esaterako, gazte batzuek elikadura trastornoak pairatzen dituzte, euren irudiarekin obsesioa izatera pasatzen dira, like ugari jasotzeko desio itzela izaten dute, eta kasurik larrienetan batzuek beren buruaz beste egitera ere irits daiezke.
Sare sozialek depresioa eta antsietatea eragiten dituzte, baita loaren nahasmenduak, segurtasunik eza eta ziberjazarpena ere. Gaixotasun horiek guztiek arazo eta kezka handiak sortzen dizkiete familiei eta lagunei. Gaixotasun horiek dituzten pertsonak zein egoeratan dauden kontuan hartuta hil daitezke, dauden graduen arabera. Jende gehiena ez da konturatzen influencer-ek eta sare sozialek sortzen duten oihartzun eta segurtasun ezaz. Gazteek erreferentzia gisa hartzen dituzte sare, film, kirolari eta abarretako pertsona ospetsuak, eta jarrera edo iruzkin desberdinek pertsonalitate- eta elikadura-aldaketa kaltetu eta eragin diezaiekete adibidetzat dituzten pertsonei.
Espezialista batekin hitz egiteaz gain, hitz egin nuen guraso batzuekin, eta sare sozialetatik iritzi desberdinak lortu ondorioei buruzko datuak eman aurretik. Guraso batzuek uste dute sare sozialak egokiak direla, baina seme-alabak seguru daudenean. Beste kasu batzuetan, gurasoek, aurreko iritziez gain, kontrolatzen dute beren seme-alabak zenbat denbora dauden sare sozialetan beren osasun mentalerako.
Badaude kasu asko, sare sozialetan bere janzkeragatik eta gorputzari eta elikadurari buruzko iruzkin negatiboengatik jasotzen dituzten iruzkin txarrak. Ospitaleratu egin dituzte jateari uzten diotelako, egoera kritikoetan egoten dira denbora luzez. Azkenean, hil egiten dira , sare sozialen eragin handiaren ondorioz hartu zuten elikadura txarragatik.
Suizidioarekin batera, kasu grabeena da, sareek gizartean duten ohiartzun handiaren ondorioz. Aurreko kasu horien bezain gogorrak ez baina oso larriak ere badira.
Egoera horiek guztiek erakusten digute besteen iritziak eta irudiak ez gaituela zertan eragin behar. Kasu gehienetan, iragazkiak oso indarrean daude influencer-ek egindako argazki eta bideoetan. Horregatik, espero dut gaizki sentitzen diren eta beren irudia eta elikadura aldatzen ari diren pertsonek, sare sozialen bidez egindako iritzi eta iruzkin txarren edo gertaeren ondorioz, besteen iritziak alde batera uztea eta haiek nahi duten horretan zentratzea. Beti zure osasun mentala eta fisikoa zainduz. Gazteak kontzientziatu sare sozialak erabili aurretik eta haiei buruzko informazioa edukitzea sare sozial batean sartu aurretik.
