Udane Etxebarria: “Hainbat lehiaketa irabaztea lortu dut”

Orientazia praktikatzen duen pertsona baten ikuspuntua ikustea.

SAMSUNG

Orientazioa proba bat da non leku ezezagun baten usten dizute eta mapen bidez kokatzen lortu behar sara metara heldu al izateko.

Udane Etxebarria, 14 urteko neska gaztea da, orientazioa praktikatzen duena. Larramendi ikastolako ikaslea da.  Zortzi urterekin ekin zion kirol honi, eta ordutik zazpi urtez aritu da orientazioan, esperientzia handituz eta trebetasunak garatuz.

Gehienok ez dakigu orientazio proba bat zertan datzan. Azalduko zenuke, mesedez, edo adibide praktiko bat ipini? (Audioa)

Orientazioa da izenak esaten duen moduan, orientatzea. Eta orduen zuri ematen dizutemapa bat eta mapan dauz kolore desberdinak, adibidez laranjak esan nahi du ez daudela zuhaitzikbadago zuria esan nahi du dagoela basoa  eta gero ya berdea gerota ya, bada berde argia bueno ahal zara pasatu baina bada berde oso iluna daudela sasi pilo bat esan nahi du eta orduen ez zara pasatzen horik  eta gero eta berde gehiago gero eta sasi gehiago  gero ere bai harriak dagoz irudikatuta beltzez ere bai zeozer izakiek egin dutena bada  x batekin eta orduen zuri mapa hori ematen dizute lehenengo dago el trangulo de salida eta zuk badakizu non zaude kokatuta  horregatik, eta hasten zara  eta gero bide batzuk ditugu daudela markatuta marra beltzez eta zuk badakizu nondik joan behar zaren. 

 

Zerk sustatu zintudan orientazioa egiten hasteko?

Nire aitak sustatu ninduen orientazioan hasteko; izan ere, berak orientazioa egiten du. Hortaz, nik txikitatik ikusi dut egiten eta era batean bultzatu egin nau niri ere. 

 

Zenbat urte daramatzazu orientazioaren munduan?

Egia esanda, txikitatik. Orgatxoan joaten nintzenean txikitan , urte bat edo bi nituenean. Baina zortzi urte nituela hasi nintzen egiten, eta orain hamabost ditut, beraz, zazpi urte daramatzat.

 

Zure entrenamenduak nolakoak dira?

Ni ez noa entrenamendura ez daukadalako denborarik, baina esan didatenez, entrenamenduetara doazenak korrika egiten dute batipat, horrela ikusten dute nola dauden fisikoki eta hainbat gomendio ematen dizkizute hobeto orientau ahal itzateko.

 

Nola prestatzen zara probetarako?

Nik ez dut prestaketa lan berezirik egiten, joan egiten naiz eta esperientziagatik badakit nola doan, baina prestatzeko korrika egitera joatea onena da.

 

Bakarrik lehiatzen zara edo taldeka?

Normalean bakarrik konpetitzen dut, baina gero egia da selekzioarekin joan garenean taldeka joaten garela eta Euskadi errepresentatzen dugu denok, atera nahiz eta bakarka konpetitu.

 

Gutxi gorabehera zenbat pertsona lehiatzen zarete konpetizio batean?

Txapelketaren arabera, baina famatua bada 30, eta, Espainiakoa bada 100-120 pertsona; azkenean erkidegoko guztietatik joaten gara.

 

Ze leku desberdinetara joan zara konpetitzen?

Ez naiz hain urrun joan; Portugalera, adibidez, baina hemendik hurbil dago. 

 

Noizbait galdu zara orientazio probaren batean?

Askotan galdu naiz, orain txikitan baino gutxiago, baina noizbait zerbait txarto egiten duzu eta azkenean galtzen zara.

 

Izaten duzu laguntzarik galduta bazaude?

Bai, benetan galduta bazaude agian beste bat ikusten duzu eta galdetzen diozu “non gaude?”. Adibidez, Korrika negoen eta aldogoizko kamiseta bat nuen eta etxera buztita heldu nintzen.

 

Ze pauta emango zenizkioke galduta dagoen orientatu behar den pertsona bati ondo orientatzeko?

Kokatzea ondo mapan; lehenengo puntura joatea ondo eta horrela zoaz lasaiago denbora osoan. Lehenengoa ondo egiten baduzu, besteak ere ondo egingo dituzulako.

 

Aparaturen bat ematen dizute errezago orientatzeko?

Brujula bat, iparra non dagoen jakin ahal izateko.

 

Nonoiz irabazi duzu lehiaketaren bat? 

Bai, hainbat lehiaketa irabazi ditut.

 

Sariren bat ematen dizute?

Bai, batzutan dominak ematen dizkizute eta beste batzutan odolestea… kar, kar, kar…

 

Gomendatuko zenioke zure lagunei edo familiarrei orientazioa praktikatzen hastea? Zergatik?

Pertsonaren arabera.  Basoa eta bakarrik egotea gustatzen bazaio, bai, orientazioan normalean bakarrik egoten zarelako. Baina, bestela, bakardadea gustuko ez badu, ez.