“Valim-babena”

Helduen aurreiritzia baino sendoagoa den 10 urteko iloba baten maitasuna.

Dada Paul (91) eta Fararen alaba (9), mezara joateko prestatzen.

Argazki hau 2024ko urteko munduko rankingean argazkirik onenetakoa izan zen, laugarren postua irabaziz. Argazkilariak, Lee Ann Olwagek, gizartean dagoen ideia desorekatuaren zuzenketa egin nahian atera zuen, erotasunaren ideia desorekatua, hain zuzen.

Argazkiak 91 urtedun agure bat eta haren iloba irudikatzen ditu, elizara joateko prestatzen ari direnean. “Dada Paul” agureak erotasuna dela eta, duela 10 urte behar izan du laguntza, eta orain arte bere 40 urteko alabarena izan du, Fararena, argazkian bere ilobarekin agertzen bada ere. 

Fara izan da aurreiritzien eta estereotipoen ideiak baztertuta laguntza eskaini dion bakarra, erotasun arazoak alkohola eta adikzioen jatorria dutela esaten delako, eta askotan halako pertsonak bakarrik ikusten direlako egoera horren aurrean.

Afrikan badago ohitura bat Vaim-babena izenekoa, non seme-alabek  gurasoak nagusiak direnean zaintzea da nagusi, askotan familiagatik ez bada agureak bakarrik geratzen direlako.

Leek ideia honekin lotu nahi izan zuen ideia nagusia bakardadea izan da, pertsonak nagusitzen direnean sentitzen duguna; batez ere. Ohikoena da familia bat norbait zaintzeko gai ez denean nagusien etxe batera eramatea, berarekin denbora ateratzen ahalegintzen badira ere, eta harremana bakardadea alde batera uzteko lehen pausoa izanik, argazkilariak aurreiritziak alde batera utziz etxeko  nagusiekin denbora gehiago igarotzera animatzen gaitu.