Watergate eskandalua 1972ko ekainaren 17an hasi zen. Egun horretan bost gizon atxilotu zituzten Demokraten bulegoan espioitza jardueretan egoteagatik. Hasieran, lapurreta bezala aurkeztu zen, baina azkenean gobernuaren ustelkeriak eta legez kanpoko jarduerak agerian geratu ziren. “Washington Post” egunkariko kazetariek, Carl Bernsteinek eta Bob Woodwardek, ikerketa sakona egin zuten eta froga ugari aurkitu zituzten Nixonek eta bere taldeak oposizioko alderdiak espioitza egiten parte hartu zutela erakusten zutenak. Nixon presidenteak azkenean dimititzea lortu zuten beraien ikerketarekin.
Uste dut eskandaluak bi ideia nagusi irakatsi zizkigula. Batetik, kalitatezko kazetaritza guztiz beharrezkoa dela; izan ere, Bernstein eta Woodward kazetariek egia argitaratzea lortu zuten, nahiz eta zaila izan. Haren lana miresgarria izan zen.
Bestetik, inor ez dagoela legearen gainetik, ezta jende boteretsua edo garrantzitsua ere. Nixon presidentea izan arren, bere ekintzek ondorioak izan zituzten. Nire ustez hori garrantzitsua da demokraziarako, boterean ditugun pertsonak zertan dabiltzan jakitea. Eskandaluak erakutsi zigun horrelako pertsonek ere oker joka dezaketela. Presidenteak eta bere taldeak legea hautsi zuten, eta horrek min handia egin zion Estatu Batuetako gobernuari.
Gaur egun, kasu honek oraindik eragina du. Jendeak ez die politikariei lehengo beste sinisten. Laburbilduz, eskandalu hau gertaera larria izan zen, baina, horri esker, gizartea konturatu zen gardentasuna politikan oso garrantzitsua dela. Horrekin batera, kazetaritza ona edukitzea ere beharrezkoa da, ahal den guztietan ondo informatuak egoteko eta zer gertatzen ari den jakiteko.
