Zer mezu jasotzen dute gazteek musikatik?

Bad Bunny abeslaria eta bere abestien letrak ezagunak dira gazteen artean.

Nile Exposito, Gontzal Ruiz de Apodaca, Oier Oruetxebarria eta Madalen Bilbao

Bad Bunny gaur egungo abeslari ospetsuenetariko bat da, gehienbat gazteen artean. Benito Antonio, artistikoki Bad Bunny bezala ezaguna, Puerto Ricoko abeslari, konpositore eta musika ekoizlea da. Bere musika estiloa reggaetoia eta latin trap gisa definitzen da orokorrean. Bere musikaren erritmoak eta melodiak gazteentzat erakargarriak dira.

Nabarmentzekoa da bere abestien letrak zer esanahi dakarten. Gehienetan letra hauek matxistak eta sexistak dira. Letretan zein bideoklipetan emakumeak sexualizatzen direla ikus dezakegu. Bad Bunny-ren abesti famatuenetariko bat “Titi me preguntó” da. Bertan, “Hoy tengo a una, mañana otra” bezalako hainbat esaldi sexista daude. Abestian emakumeak mespretxatzen dira eta haien inguruan objektuak izango balira bezala hitz egiten da.

Aipatutakoa kontuan hartuta, ondoriozta dezakegu Bad Bunny-ren musikaren mezua ez dela bat ere positiboa gaur egungo gazteentzat, izan ere, abesti hauek entzuterakoan, gaur egungo gazteek mezu matxista bat jasotzen dugu eta ondorio negatiboak sortu ahal ditu gazteen pentsamendu eta portaerari dagokionez.

Jarraituko dugu musika mota hau sustatzen?