Abesti famatu honek, esanahi garrantzitsu bat dauka letraren atzean.
Lore Lasa
Gatibuk abesti honen bertsioa egin zuen 2014ean, baina jatorriz, Beñat Lertxundirena da (1967). Abestian zehar “loretxo” bati buruz hitz egiten da, metafora bat eginez eta askatasuna aldarrikatuz. Euskal musikan abesti oso esanguratsua izan da urteetan zehar, izan ere, bertsio berria egiteak, gaur egungo gazteek abestia entzutea lortu dute eta famatu izaten jarraitzea lortu dute. Izan ere, gaur egun herriko erromerietan oso entzua da.
Abesti honetan zehar letran entzuten da “Loreak esan nahi dio umetxo aska nazazu, jaixo naz libre izateko ta ez loturik egoteko” eta letraren zati garrantzitsuena dela uste dut, gutxienez non ikusi ahal daitekeen askatasuna aldarrikatuta.
Benito Lertxundik abestia argitaratu zuen urtera bagoaz, garai hartan diktadura zegoen herrialdean eta zentsura garaia bete-betean zegoen aldi hartan. Lehen esan bezala, abestiaren letra behatzen badugu, metafora ikusi dezakegu eta umea herrialdea behatzen zuen euskal gazteriaren metafora gisa.
Abesti ofizialaren portada, goikaldean ikusten den argazkia da. Argazkian, bi arroka zirkular nahiko perfektu jarrita ikusi ditzakegu eta zelai batean aurkitzen da paisaia. Argazkiak lasaitasuna erakusten du eta hau abestiarekin nahiko korde doala dirudi, baina argazkia landuagoa izan beharko litzateke, abestiarekin akordeag eta mezua argiago utziz.
Azkenik, nire ustez abesti honek pentsarazi egiten dizu, izan ere, gai oso interesgarri bati buruz (diktadurako garaiataz) hitz egiten du eta aldi berean, bere iritzia ematen du metafora erabiliz. Zentsura bete-betean zegoen eta debekatuta zegoen hari buruz hitz egitea, bestela gartzelara joateko arriskua zuten. Baina, uste dut jendeak ez duela abestiaren mezua guztiz ulertu eta erritmo alaia duenez, abestu egiten dute behar duen atentzioa jarri gabe.
