Zer zerikusi du bortxaketa baten dokumental batek prentsarekin?

“NO ESTÁS SOLA” dokumentalaren kritika

Dokumentlaren portada

Prentsako irakasgaia heltzean, irakasleak dokumental bat ikusiko esan zigun. Nire buruari esan nion “Ah, ondo, kazetari bati buruzko dokumental txorra bat izango da fijo, ondo egongo da”. Ba ez. Ikusten hasi ginen, eta manadari burukoa zela konturatu ginen. “Zerikusia al du prentsak dokumental honekin edo irakasleari gogoak ematen diolako jarri digu?”.

 

Ikusteko lehen klasean, sinestezina iruditzen zitzaidan. Zein ondo kontatzen zuten, biktima anonimatoan mantentzen, ahots aktoreak bizi izan bezala nola kontatzen du, aluzinantea iruditu zitzaidan. “No estás sola”. Lagun artean hitz egin genuen, eta dokumentala oso egokia iruditu zitzaigun, baina ez zuen irakasgaiarekin inolako zerikusirik. Oraindik. Baina mutilengan perfil oker hori marrazten zuen bostkote honek. Neska baten atzean ibiltzea kaletik eta neska beste kalera mugitzea, edo zu mugitu izan beharra urduriegi ikusten duzulako neska, halako jendeak mutilengan sortzen duen irudiarengatik da. Dokumentalak irudi hori oso ondo interpretatzen du, eta nola kasu honek herrialde osoarengan eragin zuen, era batera hala bestera.

 

Bigarren saioan dokumentala jarraitu genuen. Han geratu zitzaidan argi irakasgaiarekin zerikusia. Prentsaren enfokea kasuan, nola akusatuen abokatuarengan fokoa jarri zuten, neskaren anonimatoa zela eta ezin izango zituzten elkarrizketak eskuratu, jendea mutilen alde jartzen, etab. Sinestezina iruditzen zitzaidan azken hau. “Nola norbait jarri daiteke bortxaketa baten eragilearen alde? Eta nola bukatu da jada ordua?” Egia. Jatera joateko ordua zen jada. Ezin izan genuen bukatu. Baina prentsaren eragina halako kasuetan oso indartsua da, eta jendeak ez du ikusten. Hemen argi ikusten da, eta jende askok hau ulertzea lortu du dokumentalak. Neska nola kritikatzen zuten, eta abokatuari ahotsa ematen zioten era, guztia nola erakusten duten oso argi uzten du prentsaren garrantzia.

 

Azken saiorarterako denbora oso luze egin zitzaidan astelehen hartan, eta ez biologia eta fiki jarraian genituelako (bueno, horregatik ere), baina gehienbat dokumentala ikusteko gogoek egin zidaten goiza hain luzea. Ordua heltzean, lagun artean nire lekua hartu nuen eta dokumentala bukatzera ekin genion. Brutala. Benetan. Shockean geratu nintzen. Oso ondo kontatzen du dena: prozesu judiziala, biktimaren sentimenduak, ezin bizitza normala egin, ia-ia neskaren lekuan sentitzeko potentziala zuen dokumentalak. Netflix baduzu edo lagunen batek badu, fantasia den ezer ez ikusteko gogorik ez baduzuen, ikusteko guztiz gomendatzen dut, eta La Manadaren ehiza ulertzeko gai izango zara. Bestela, La Sociedad de la Nieve ikus dezakezu, baina niri dokumental hau askoz interesgarriagoa iruditzen zait.

 

Izai Goikoetxea