/

ZETAK: Abesti alai eta indartsua

Lan honetan ZETAK taldea aukeratu dugu. Pello Reparaz da abeslaria eta taldeko burua. Aukeratu dugun abestia “Zein Ederra Izango Den” da. Kanta hau konfinamenduan atera zen, denok etxean geundenean, eta oso famatua egin zen Euskal Herrian.

Gure iritzia oso positiboa da. Abestia oso alaia, bizkorra eta maitagarria da. Musika modernoa iruditzen zaigu, eta erritmoa oso bizia da, aldi baten entzunda, buruan geratzen da.

Bideoklipa ere ederra eta polita da. Irudietan jendea pozik eta zoriontsu agertzen da: dantzan, lagunekin eta festan. Bideoak energia eta motibazio asko transmititzen du. Ez da bideo tristea, guztiz kontrakoa da: oso bideo dibertigarria da.

Ondorioz, lan bikaina iruditzen zaigu. “Zein Ederra Izango Den” abesti berezia da, momentu txarretan animatzeko balio duelako. Oso gomendagarria da lagunekin entzuteko eta ondo pasatzeko.