Zetak-en arrakasta handia

Zetak gure bihotzera heltzen dira euren itzulera abestiarekin poza sentiarazten; honekin 7 milioi reproduzio lortu ditu.

Zetak euskal taldearen Itzulera abestia oso berezia da, sinbolismoz eta emozioz beteta. Musika garaikidea erabiliz, Euskal Herriko kultura eta historiari buruz hitz egiten du.

Abestia 2022an kaleratu zen, eta gaur egun taldearen abesti ezagunena da. Letretan mina eta poza partekatzeari buruz hitz egiten dute. Esaterako, “zure zauria nirea da” esaldian hori ikus daiteke.

Abestiaren bideoklipean Euskal Herriko toki batzuk aipatzen dira, adibidez, Gaztelugatxe eta Baigorri. Gainera, txalaparta bezalako euskal instrumentuak erabiltzen dituzte, eta bideoklipean euskal jantzi tradizionalak ere ikusten dira.

Dantza desberdinak egiten dira abestian, bakoitzak nahi duen moduan dantza egiteko askatasuna transmitituz. Abestia emozioz beteta dago eta Euskal Herriko kultura modu moderno batean erakusten du.

Zetak taldearen mezua oso positiboa. Indarra eta itxaropena transmititzen ditu, eta melodiak emozio asko sortzen ditu. Kantu berezia, inspitatzailea eta ederra da.